Aholkularitza fiskala
Gualbira etorriz gero, arlo fiskaleko premia guztiei erantzuteko trebatutako profesionalen arreta eta zerbitzuak eskuratuko dituzu.
Geure bezeroei etengabeko aholkularitza eskaintzen diegu, eguneroko jardueran eta bizitzan izan ditzaketen gorabehera eta egoera guztietan.
Gure jarduera-eremuari eta funtzionamendu-sistemari esker, arlo fiskalean egoera eta bezero bakoitzak dituen ezaugarri bereziak hartzen ditugu aintzat eta, beraz, beraren premia guztiak bete ahal izango ditugu.
Azpimarratu egin nahi dugu zorrotz jarraitzen ditugula ekitaldiko kanpaina nagusiak, hala nola BEZa eta PFEZ. Gualbiren bezeroak badaki aurretiaz nahiz kanpainan zehar berarekin harreman zuzenean egongo garela, beraren aitorpenaren xehetasunik txikiena ere jasotzeko.
Gauzak horrela, honako puntu hauetan labur daiteke gure jardun-eremua, nahiz eta, logikoki, ez diren gai guzti-guztiak aipatzen:
BEZ aitorpenak prestatu eta aurkeztea
BEZa nahitaez aurkeztu behar izaten da aldian-aldian Ogasun eskudunaren aurrean, gure bezeroa salbuetsita ez badago edota hari lotuta ez badago.
Gure bezeroak berme osoa du bere aitorpenak legezko epean aurkeztuko direla, berak emandako datuak eta egoera kontuan hartuta.
Baldin eta gure bezeroa, bere jarduera zehatzaren ondorioz, BEZa aurkeztera derrigortuta ez badago, baina edozein arrazoi dela eta, uneren batean aitorpen puntualen bat egin behar badu, badaki datuak guri emanez, aitorpenak legezko epean eta baldintzetan aurkeztuko direla.
Aldizkako atxikipenak prestatu eta aurkeztea
Bezero bakoitzaren jarduerak ezaugarri eta inguruabar bereziak ditu; horregatik, bezero bakoitzaren egoerak ez du parekorik.
Horrenbestez, eta bere jardueraren ñabardura bakoitza aintzat hartuta, bezeroak atxikipenak egin eta dagokion Ogasunean sartu beharko ditu.
Gure zerga-sailak elementu horiek guztiak hartzen ditu aintzat eta, hartara, bezeroak aitorpen horiek aurkeztu eta likidatuta izango ditu, legeak dioenaren arabera.
Autonomoen ordainketa zatikatua prestatu eta aurkeztea
Bezero autonomoak, bere jarduera dela eta, ordainketa zatikatuak egin behar izaten dizkio Ogasun eskudunari.
Horretarako, eta beraren jardueraren parametro egokiak kontuan hartuta, ordainketa zatikatuak prestatuko ditugu, bezero autonomoaren Errentaren Aitorpenean ondorio egokia izan dezaten.
Europar Batasunaren barruko eragiketengatiko aitorpenak eta intrastat prestatu eta aurkeztea
Bezeroek, askotan, salerosketa-eragiketak egiten dituzte Europar Batasunako estatuetan, eta horien guztien berri eman behar zaio berari dagokion Ogasunari.
Aldizkako informazio-aitorpen horiek aurkezteko epe eta baldintza zehatzak araututa daude.
Aitorpena foru ogasunaren aurrean aurkeztu nahiz, Europar Batasunaren mailako eragiketen bolumenaren ondorioz, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aurrean aurkeztu, kasu batean nahiz bestean intrastat aitorpena aurkeztu beharko du Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aurrean. Elementu hori kontuan hartu eta aitorpenean adieraziko dugu, legeak agindutakoa betetzeko.
Sozietateen gaineko Zerga prestatu eta aurkeztea
Urteko emaitzan islatzen da sozietate bezeroaren bizitza, ekitaldiko jardueraren emaitza.
Emaitza hori hartuko da kontuan ekitaldiari dagokion Sozietateen gaineko Zerga prestatzen denean. Gure taldeak, logikoki, aitorpenak aurkeztean kontabilitate-emaitzari dagozkion egokitzapenak eta kenkariak ezarriko dizkio, bezeroaren gorabeherei erreparatuz eta taldearen ezagutza teknikoak erabiliz.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga prestatu eta aurkeztea
Gualbik pertsona partikular guztiei irekitzen die beraien errenta-aitorpena prestatzeko aukera, kasu bakoitzaren inguruabar guztiak zehatz aztertu eta gero.
Errenta aitorpena derrigorrez aurkeztu behar da Ogasunean, aurkeztetik salbuetsita egon ezik.
Aitorpen horiek aurkezteko gure laguntza jaso nahi duten pertsona guztiek eskura izango dituzte gure profesional adituak, eta edozein galderari erantzuteko prest, errenta-kanpaina abian jartzen denetik amaitu bitartean eta, gero, ekitaldi osoan ere; horri esker, errenta-aitorpenean ondorioa izan dezaketen erabaki egokiak hartzeko aukera izango dute.
Bezeroaren jarduerarengatiko zerga bereziak prestatu eta aurkeztea
Aurretiaz aipaturiko egoerek, ordea, ez dute agortzen gure bezeroek erantzun behar dieten zergen barietate osoa, jardueraren arabera beste asko ere badaude eta.
Adibidez:
- Fabrikazioaren gaineko zerga bereziak
- Alkoholaren eta neurri-alkoholikoen gaineko zerga bereziak
- Tarteko produktuen gaineko zerga bereziak
- Hidrokarburoen gaineko zerga bereziak
- Tabako-laboreen gaineko zerga bereziak
- Elektrizitatearen gaineko zerga bereziak
- Zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziak
- Ikatzaren eta elektrizitatearen gaineko zerga bereziak
Plangintza fiskala
Gaur egun, enpresa-munduaren errealitateak plangintza fiskala egitea exijitzen dio gure bezeroari.
Hartara, eta ikusirik zein diren jardueraren ondorioz ordaindu beharreko zergak, elementu horiek guztiak bildu eta aintzat hartu beharko dira bezeroaren plangintza fiskala egin ahal izateko. Horri esker, bezeroak erabakiak errazago hartu edota zalantza guztiak uxatzeko gida bat izango du.