Kontabilitate-aholkularitza
Zerga-alorrean adierazi dugunaren ildo beretik, gure bezeroen kontabilitate-tratamenduak eta -kudeaketak ere aholkulariaren eta enpresaren arteko etengabeko harremana dakar.
Ildo horretan, Gualbik kalitate handiko giza kapitala du, gure bezero bakoitzaren jardunaren kontabilitate-erregistroa egoki kudeatzen dakiena. Hain zuzen ere, gure ibilbide labur honetan ere, ardura eta zehaztasuna bihurtu dira gure ezaugarri nagusiak.
Gure langileek kontabilitate-alorrean duten trebakuntzari eta eskura dituzten tresnen eta programen ezagutza sakonari esker, bezeroak bere negozioaren inguruabarrei hertsiki lotutako arreta eta gogobetetasuna sentituko du.
Gure kontabilitate-sailaren funtzionamendua honako puntu hauetan oinarritzen da:
Kontabilitatea prestatu eta gauzatzea
Bezeroekin egiten ditugun lehen bileretan, gure funtzionamendua azaldu eta informazioa zenbatean behin eman beharko digun azaltzen diogu, horri esker kontabilitatea indarreko araudiarekin bat bete ahal izango baitugu.
Ildo beretik, ekitaldi bakoitza ixten denean, eta beharrezkotzat jotzen bada, ekitaldi-amaierako azken idazkunak egiteko lege-aukerak aztertuko ditugu, betiere bezero bakoitzaren egoera berezia kontuan hartuta.
Urteko kontuak prestatzea
Merkataritza-sozietateek urteko kontuak prestatu eta dagokien Merkataritza Erregistroan aurkeztu behar dituzte, nahitaez.
Gure zerbitzuek alderdi bata nahiz bestea betetzen dituzte; hau da, batetik, urteko kontuak prestatu eta egiten ditugu (kasu gehienetan: balantzea, galdu-irabazien kontua, ondare garbiaren aldaketa-egoera eta memoria), eta, bestetik, merkataritza-erregistroan aurkezten ditugu, eskakizun eta izapide guztiak beteta.
Liburuak prestatu eta gordetzea
Merkataritza-sozietateek Merkataritza Erregistroan utzi behar izaten dituzte liburu egunkariak.
Gu arduratzen gara liburu horiek geure bezeroen izenean aurkezteaz, bai eta azken gordailua egiteko izapide eta eragiketa guztiak egiteaz ere.