Merkataritza- eta finantza-aholkularitza

Merkataritza- eta finantza-aholkularitza

Enpresa- edo/eta lanbide-jarduera guztiek badakite merkataritza-alorrari lotutako edozein zalantza agertzen denean, ahalik eta lasterren argitu beharra dutela.

Negozio baten egunerokoan zalantzak agertzen dira eta egoera horrek irtenbidea behar izaten du.

Gualbiren bezeroek alderdi horiei buruzko erantzunak aurkituko dituzte.

Gure funtzionamenduan, eguneroko eta uneoroko arreta eta eskuragarritasuna ditugu lege; hala, gure bezeroen arazo eta zalantzak geure arazo eta zalantza bihurtzen dira.

asesoramiento_mercantil_financiero.jpg

Enpresa-ebazpenak

Jarduera ekonomikoan zehar enpresa-ebazpenak egiteko premia sor daiteke.

Izan ere, epe labur, ertain nahiz luzerako erabakiak hartu ahal izateko irizpide egokiak behar izaten ditugu.

Gure ezagutzari eta eskarmentuari esker, txostenetan txertatzen dugun iritziak pisu eta argudio nahikoa izango du, irizpide horren arabera zentzuz jokatu ahal izateko.

Enpresa-ebazpen horiek enpresaren hainbat alderdiri buruzkoak izan daitezke (zergak, kontabilitatea, finantzak, lan-alorra…). Gure diziplina anitzeko eskaintzaren bidez, hainbat alor desberdini buruzko txostenak eman ahal izango ditugu, enpresa berberari buruzkoak izanik, guztiak ere elkarlotuta daudela jakinik.

Balioztapen ekonomikoak

Enpresaren hazkundea ziurtatzeko, batzuetan gerta daiteke nagusiki irizpide ekonomikoetan oinarritutako erabaki estrategikoak hartu behar izatea. Adibidez, ekonomia- eta finantza-merkatuen baldintza orokorrei buruzko irizpide ekonomikoak, edota finantza-erakundeek une zehatz batean indarrean dituzten eskaintzen inguruko irizpideak.

Erabaki baten edo bestearen alde egiteko, funtsezkoa da horren inguruko informazio sendoa izatea.

Hartara, bezeroak, bere interesen eta helburuen arabera, hazten jarraitzeko aukera emango dioten erabakiak hartzeko une egokia zein den jakin behar du.

Konkurtsoen ingurukoak

Negozioa abian jartzeko arrazoia edozein izanik ere, batzuetan, negozioari eutsi ahal izateko edota egoera ezin eutsizkoa bihurtzen delako, ezinbestekoa izaten da hartzekodunen konkurtsora jotzea.

Konkurtso hori egiteko ezinbestekoa da enpresaren inguruabarrak ezagutzea, hala beraren egoera ekonomiko-finantziarioari dagokionez, nola laneko egoerari dagokionez.

Horregatik, enpresaren errealitatearen ikuspegi eta ezagutza globala izan behar dugu uneoro, balizko konkurtsoan aztertuko diren alderdiei erreparatuta eta, batez ere, laneko alorrean eta giza kapitalaren ikuspuntutik izango dituen ondorioak aintzat hartuta.

Beste alde batetik, balizko konkurtsoa planifikatzen denean, enpresak ahalik eta aldaketa gutxienekin bizirauteko aukera izatea aztertuko da.

Enpresen desegitea eta likidazioa

Enpresa edo sozietatea desegiteak edo likidatzeak ez du esan nahi, halabeharrez, konkurtsoaren edota porrot-prozeduraren ondorioa denik.

Enpresa itxi, desegin eta likidatzea haren bizitzaren fase naturala izan daiteke hainbat egoeratan: enpresaria ondorengorik gabe erretiratu edo hil izana, sozietatearen helburua amaitu izana....

Logikoki, azken likidazio hori gauzatzeko hainbat izapide bete beharko dira, desegite- eta likidazio-prozedurari jarraituz.

Gure enpresak izapide horiek abiarazi eta helburu nagusia lortzeko, hau da, legezko baldintza guztiak bete ondoren enpresa desegiteko, kontuan hartu behar diren inguruabar guztien jarraipen estua egingo du.

Durangon ordezkaritza

Zumalakarregi kalea. 18

48200 DURANGO

T.: 946 818 636 / 946 815 190

F.: 946 203 637

Email: info@gualbiasesores.com

Oinatin ordezkaritza

Avda. Euskadi 6 bajo

20560 OÑATI

T.: 943 781 648

F.: 946 203 637

Email: info@gualbiasesores.com

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros, para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.

Ez baduzu zure nabegadorearen konfigurazioa aldatzen, bere erabilera onartzen duzu. Gehiago jakiteko

Onartzen dut