Kontu-auditoretza (ROACeko kideak)
Enpresa batzuen kasuan, urteko kontuak aurkeztu eta ematean, kontu-auditoretza ere egin beharra dago.
Beste sozietate batzuek ez dute halako derrigorrik baina, dena dela, nahiago dute kontu-auditoretzako txostena egitea:
- Gardenagoak izateko
- Beste batzuen aurrean sinesgarritasunean irabazteko:
- Hirugarrenen aurrean
- Inbertsiogile posibleen aurrean
- Organismo ofizialen aurrean
- Sozietatearen urteko kontuek enpresaren ondarearen eta finantza-egoeraren irudi zintzoa jasotzen dutela egiaztatzeko.
- Enpresaren administrazioari kontuak egiazkoak direlako segurtasuna emateko.
Eskakizun hori ez da hutsala. Urteko kontuei profesional aditu batek egindako auditoretza-txostena eransten badiogu, egiaztatu egingo dugu kontu-auditoretza horrek enpresaren ondarearen eta egoera ekonomiko-finantzarioaren irudi zintzoa jasotzen duela.
Auditoretza-lana egiteko, ordea, datuak eta dokumentuak kudeatzeko sistema egokia ez ezik, halako lan batek eskatzen duten kalitatea eta zorroztasuna eskainiko duten profesional trebatuak ere behar ditu enpresak.
Bezeroarentzako zerbitzu pertsonalizatua da, beraren enpresaren ikuspegi erreala eta eguneratua eskatzen duena. Era berean, eta ikusitako lana eskuetan, bezeroak jarduerari buruzko gomendio egokiak jaso behar ditu; adibidez, barne-kontrolari eta antolamenduari buruzkoak.
Horri guztiari heldu baino lehen, ordea, sakon aztertu beharko dira enpresaren jarduera, haren ezaugarriak eta zer sektoretan aritzen den… Eta, lana burutu ondoren, berrikuspen analitikoa egingo da, hainbat parametro eta ratio kontuan hartuta, auditoretza jaso duen erakundearen jarduera benetan ezagutzeko asmoz.