Lan-aholkularitza
Gualbik egoki trebatutako lan-saila ere badu: nominak eta gizarte segurantzak prestatu eta kudeatzeaz harago, alor horretako zalantza guztiak argitzeko gaitasun osoa aurkituko du bezeroak.
Uneren batean gurekin lan egin duten profesionalen aitortza jaso du talde horren jardunbide egokiak.
Gure lan-sailak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu, enpresaren eguneroko funtzionamenduari erantzuteko:
Lan-kontratuak prestatzea
Gure bezeroaren beharrizanak eta planteatzen digun egoera hartzen ditugu aintzat, gehien komeni zaion kontratu mota erabakitzeko.
Ildo beretik, parametro guztiak (ordainsaria, gizarte segurantzaren kostua…) bilduko ditugu kontratuan, ondorioz, nominetan eta Gizarte Segurantzaren orrietan zer zenbateko agertu behar den zehazteko.
Aldizka nominak eta gizarte segurantzak prestatzea
Enpresako lan-mundua etengabe aldatzen da eta gure bezeroak lasai egon behar du, jakinik mugimendu etengabe horri egokituko zaiola enpresa.
Gure bezeroak aldian-aldian ematen dizkigun datuetan oinarrituko gara nominak eta Gizarte Segurantzaren paperak prestatzeko.
Atal horietan sartzen dira kontratu-likidazioak eta -desegiteak, bezeroak eskatzen digunean horrelakoak ere egingo baititugu.
Era berean, gure bezeroen jardueraren ondorioz sortuko diren zerga eta atxikipenak legezko maiztasunez likidatuko ditugu.
Gestioak organismo ofizialen eta mutuen aurrean
Gure bezeroaren inguruabarrak nominetan eta gizarte segurantzetan islatzen dira, baina horretaz gain organismo ofizialei eta mutuei ere jakinarazi behar zaizkie (DELTA sistema eta creta, SILTRA programaren bidez).
Alderdi horiei ere egingo diegu arreta, bezeroak edozein gertaeraren berri ematen digunean, berehala jakinaraziko baitiegu erakunde horiei guztiei, eskura ditugun baliabide teknikoak erabiliz.
Ildo beretik, negozioaren gorabehera guztietan mutuekin harreman etengabea izango du bezeroak, gure aholkularitzaren baliabide teknikoak erabiliz. Adibidez, lan-istripuren bat gertatzen denean, laneko gaixotasuna gertatu eta horren jarraipena egiteko, haurdunaldiko arriskuen kasuan, bai eta enpresako lan-taldearen egoera alda dezaketen gainerako kontingentzietan ere.
Laneko ikuskaritzetarako laguntza
Gerta daiteke laneko agintaritza eskudunak gure bezeroaren datuak ikuskatu nahi izatea.
Gure lan-sailak teknikariak bidaliko ditu bezeroaren eta agintaritzaren arteko bileretara, bezeroak babes eta aholkularitza egokia jaso dezan.