Aholkularitza juridikoa

Aholkularitza juridikoa Durangon eta Oñatin: Merkataritzakoa, Zibila, Soziala, Administrazio-Auziak, Penala

Gure enpresak jurisdikzio ezberdinetako aholkulari juridikoen eta abokatuen zerbitzuak eskaintzen ditu. Gure profesionalek Durangaldeako arrakastarik nagusienetako batzuk lortu dituzte arlo penalean zein administrazio-auzietan.

Halaber, gure profesionalak eskuragarri izango dituzu suerta dakizukeen edozein kontsulta juridikori erantzuteko.

Hainbat argitalpenetan egiten dugun lanak eta egunero-egunero gaurkotasun handieneko gaiei buruz mantentzen saiatzen garen ezagutzak ahalbidetzen digute gailentzea, batetik, eskaintzen ditugun zerbitzuen eta aholkuen kalitatean eta, bestetik, espedienteen ebazpenean eta eraginkortasunean.

Asesoramiento Jurídico

Lege Aholkularitza

Gure abokatuen lantaldeak eskarmentu handia du prozesuen arloan. Hortaz, espediente judizialak izapidetzean oso moldakorrak izateaz gain, oso eraginkorrak gara eta gure bezeroentzako emaitzarik onenak lortzen ditugu.

Merkataritza-Zuzenbidea

Gure bezero-familiaren parte diren enpresak eta gure abokatuen zerbitzuetara jotzen duten guztiek haien egunerokoaren gorabeherekin lotutako gaiak mahaigaineratzerakoan zerbitzu integrala topatzen dute.

Ordaindu gabeko fakturak, ordainketa-epeak, jabetza intelektual edo industrialarekin lotutako erreklamazioak, enpresak egituratu edo berregituratzea, bazkideen arteko barne-gatazkak… horiek guztiak artatu eta erantzuten dira bezeroak arazo bat duelako gure abokatuen bulegora jotzen duenean.

Bezeroa artatzen duen abokatuak, bere ezagutza eta eskarmentuaz gain, Gualbi Aholkulariak ekipoaren beste profesional batzuen laguntza du. Merkataritzaren arloan prestakuntza duten Ekonomiako lizentziadunak, kontu-ikuskariak, antzeko auzietan emaitza arrakastatsuak izan dituzten eta bulegoan harekin batera lan egiten duten abokatuak, kontulari erregistratu adituak, analista ekonomiko-finantzarioak… guztiek laguntza ematen diote bezeroa artatzen duen abokatuari, era horretan, arreta integrala emanez gure bezeroak mahaigaineratutako auzi juridikoari dagokionean.

Beste bulego batzuek ere maiz eskatu dute Gualbi Aholkularitzak enpresako abokatu-ekipoek esku har zezaten kontu jakin bat ebazteko erreferentziako iritzi bat emateko edo, behintzat, bideratze prozesal edo teknikoari buruzko irizpide bat izateko.

Konkurtso-Zuzenbidea

Enpresaburu edo pertsona fisikoek nahiago dute hartzekodunen konkurtsoan ez egon. Alabaina, gomendagarria da horrelako prozedurak sustatzeko erabakia hartzea beranduegi izan baino lehen, maila pertsonalean ondorio desatseginak ekidite aldera.

Maila goreneko enpresen konkurtso-administratzaileak gara eta konkurtso-prozedurak espero den emaitzara, alegia hitzarmen batera, bideratzen saiatzen gara enpresak hitzarmen baten bidez jarraikortasuna izan dezan. Halakorik erdietsi ezin denean, kalitate-ordena bati jarraituz likidatu dadin proposatzen da, hartara konkurtsatutako enpresaren hartzekodun gehienen ordaina ahalbidetzeko.

Gualbi Asesores enpresako abokatuek espezializazio-esparru anitza dute (merkataritza, lana, kontabilitatea, zergak…) eta, horri esker konkurtso-prozedurari konponbide globala eman diezaiokete, kanpoko profesionaletara jo behar izan gabe eta horrek dakarren gainkostua ekidinez, konkurtsoaren maila eta esparru guztietan konponbide egoki bat lortzeko.

Lan-Zuzenbidea

Zalantzarik gabe, baiezta daiteke bizitza enpresarial eta pertsonalean esparruren batek izaera aldakorra eta dinamikoa badu, hori lan-zuzenbidea dela.

Bezeroa lan-zuzenbidean espezializatutako maila goreneko abokatu batekin harremanetan jartzen da. Askotariko gaiak lantzen dituzte, eguneroko kontuetatik hasita –nominak kalkulatzea, gizarte aseguruak edo konbenioak interpretatzea (alderdi laboralarekin lotutako kostuetan duten ondorioarekin)– garrantzi handiagoko kontuetara, besteak beste honakoetara:

  • EEEak aztertu, erabat izapidetu, aurkeztu eta ebaztea
  • Langileen errepresentazio kolektiboak izapidetzea hartzekodunen-konkurtsoetan lan-kontratuak era kolektiboan iraungitzeko espedienteetan
  • Profesionalek, enpresaburuek eta beste bulego batzuek mahaigaineratutako eskaeren ebazpenak eta irizpenak ematea

Lehen hartu-eman horrez gain, lan-departamentua osatzen duten beste lau profesionalek abokatu espezialistari kalitaterik oneneko erantzun bat ematen eta bezeroa gogobetetzen laguntzen diote, izan ere, aipatutako profesionalak nominak kalkulatzen, gizarte aseguruetan, kalte-ordainetan eta prozedura horiek mekanizatzen espezialistak dira.

derecho_laboral-web.jpg

Familia-Zuzenbidea

Familia-ingurunea gure eguneroko bizitzaren alderdi garrantzitsua da. Gurasoak, aiton-amonak, seme-alabak, senar-emazteak, izatezko bikoteak… ditugu eta, modu batean edo bestean, gure eguneroko bizitzaren elementu aktiboak eta dinamikoak dira.

Dinamikotasun horrek ondorioak eragiten ditu eta, gu ohartu ez arren, garrantzia juridikoa dute. Hortaz, arazoak edo, besterik gabe, egoera bereziak sor daitezke eta, kasu horretan, baliteke abokatu baten esku-hartzea beharrezkoa izatea.

Gure abokatuek 10 urte baino gehiagoko eskarmentua dute arlo horretako auziak arrakastaz artatu eta ebazten. Eta ez dugu hori esaten eduki hori gure web-orriaren parte izan dadin: emaitzek eta gure bezeroek gure abokatuek gauzatutako lanarekin duten gogobetetze-mailak emaitzen kalitatea agerian uzten dute.

Esan liteke familia-zuzenbidearekin zerikusia duten kasuak direla guregan ondoriorik intimoenak dituztenak. Gatazka-egoeraren bat egon litekeen kasuetan (dibortzioak, zaintzak, mantenu- eta konpentsazio-pentsioak…) joera borroka sortu nahi izatea izan ohi da.

Gure abokatuen erantzukizuna eta ildoak, lehenengo aukera gisa, ahal den neurrian akordio batera iristera bideratuta daude. Abokatuak oso ondo daki sarri askoz gehiago balio duela akordio txar batek prozesu on batek baino, gure bezeroen asebetetzea eta lasaitasuna horren guztiaren gainetik baitago.

herencias-web.jpg

Jaraunspenak eta oinordetzarako eskubidea

Euskadi, bertako tradizioak eta kultura direla medio, berezia izan da beti jaraunspenekin eta oinordetzarekin lotutako kasuak lantzerakoan.

Hori dela eta, etengabeko prestakuntza jaso behar izan dugu lurralde osoan aplikatzen den oinarrizko zuzenbideari buruzko ezagutza izan arren, gure aberastasunaren eta kulturaren xehetasunak oinordetzarako eskubideetara aplikatzeko prestakuntza gehigarria exijitu izan zaigu eta. Are gehiago, gure ustez arlo honekin lotutako perfekzioa gure zerbitzuen kalitatearen euskarri garrantzitsuenetako bat da.

Gualbi Aholkularitzak enpresaren aburuz, hori gure abokatuen prestakuntzaren oinarrietako bat da. Ondorioz, foru-arauak interpretatzean eta aplikatzean erreferenteak diren abokatuak ditugu gure lantaldean. Zuzenbide zibil foraleko espezialistako hainbat masterdunek esandakoa bermatzen dute.

Tituludun bat zentzeak, aldi berean ondorio juridikoak, izapideak, balorazio fiskal eta familiarrak eragiten ditu. Beraz, beharrezkoa da gure bezeroa artatzen duen abokatuak zerbitzuaren kalitatea bermatuko duen ezagutza izatea.

Eta hori da, hain zuzen, Gualbi Aholkularitzak enpresak ondorengotzaren arloan eskaintzen duena. Lehen mailako artatzea, batetik, nagusiki juridikoak diren arazoetan eta, bestetik, zergekin lotutakoetan. Besteak beste honako izapidetzeak arintasunez eta premiaz egiten laguntzen dugu:

  • Testamentuak egitea
  • Azken nahien ziurtagiriak
  • Heriotza-ziurtagiriak
  • Jaraunsleak deklaratzeko eskriturak prestatu eta sinatu arte laguntza ematea
  • Jaraunspenak adjudikatzeko eskriturak prestatzea

Durangon ordezkaritza

Zumalakarregi kalea. 18

48200 DURANGO

T.: 946 818 636 / 946 815 190

F.: 946 203 637

Email: info@gualbiasesores.com

Oinatin ordezkaritza

Avda. Euskadi 6 bajo

20560 OÑATI

T.: 943 781 648

F.: 946 203 637

Email: info@gualbiasesores.com

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros, para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.

Ez baduzu zure nabegadorearen konfigurazioa aldatzen, bere erabilera onartzen duzu. Gehiago jakiteko

Onartzen dut